Sam Bennett (DQT) izan da azkarrena Vuelta honetako lehen esprintean

2020ko Espainiako Vueltako 4. etapa esprintean erabaki da eta bertan azkarrena Sam Bennett (DQT) izan da, aurtengo Tourrean maillot berdea irabazi duen irlandarra. Sailkapen nagusian aldaketarik ez Sabiñanigon amaituko den etaparen bezperatan.

Hau eta gaur jokatuko den etaparen ingurukoak kontatzen ditu Egoitz Lizasok (@elizaso) podcast honetan.

Podcastera harpidetu